Blog

Infórmate aquí de las últimas noticias relacionadas con la asociación

Plasma-emaileek hitzordua eska dezakete Internet bidez eta DonantesEuskadi aplikazioaren bidez

Gero eta errazago da plasma emateko hitzordu bat eskatzea. Azarotik
aurrera, aferesi-, plasma- edo plaketa-emaileek hitzordua Internet bidez
eskatu ahal izango dute, Emailearen eremu pribatuan,
www.donantesdesangre.eus webgunean, bai eta DonantesEuskadi
aplikazioaren bidez ere. Tresna berri horiei esker, aferesi-emaileek jada ez
dute deitu beharko hitzordua eskatzeko.

Odol-ematea ez bezala, plasma-donazioa pixka bat luzeagoa da, 45 minutu
inguru irauten du, eta ekipo berezi bat behar da prozesu hori egiteko;
horregatik, beti da beharrezkoa aldez aurretik ordua eskatzea.

Plasma-emaileei hitzorduaren erreserba errazteko asmoz, web eta app
zerbitzu berri hau martxan jarri dugu. Horri esker, nahi duenak emailearen
eremu pribatuan hitzordu bat zuzenean erreserbatu dezake Izenperen
Giltza erabiliz. Emaileak bere donazio-lekua aukeratu behar du, baita
donazioa egiteko data eta ordua ere. Behin hitzordua hartuta, erabiltzaileak
ezeztatu ahal izango du, edo data eta ordua aldatu. Gainera, hitzordu hori
zure ordenagailuko edo Smartphoneko egutegian deskargatzeko aukera
ematen du, gogora dezazun.