Pribatutasun
politika
Edozein Erabiltzailek [email protected] posta elektronikoaren bidez webgune honetan ematen dituen datu pertsonalak Erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta bere informazio- edo kontsulta-eskaerari erantzuteko eta ondorengo jarraipena egiteko erabili ahal izango dira.
Erabiltzailearen datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, salbu eta agintariei egin behar zaizkien jakinarazpenak Erabiltzaileak legearen aurkako ekintzak egin baditu edo lege-oharraren edukia urratu badu.
Erabiltzailearen ardura da webgune honen bidez ematen duen informazioa egiazkoa izatea, baita jakinarazten dituen datu guztien egiazkotasuna ere; horretaz gain, eguneratuta izango du egungo egoerarekin bat etorriz; era berean, ematen dituen informazio faltsu edo ez-zehatzen erantzule izango da eta Euskadiko Odol Emaileei edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalte, eragozpen eta arazoen erantzule.
Hala ere, Erabiltzaileak kontuan izan behar du sistema informatikoen segurtasuna ez dela inoiz erabatekoa. Internet bidez datu pertsonalak ematen direnean, informazio hori bere baimenik gabe jaso eta baimendu gabeko hirugarrenek trata dezakete. Euskadiko Odol Emaileek uko egiten diote ekintza horien ondorioen gaineko edozein erantzukizun edukitzeari, baldin eta informazioa bere borondatez argitaratu bazuen.