Odola eman dezaket?
Zeintzuk dira odola emateko baldintzak?
Zeintzuk dira bete behar ditudan baldintzak?
Bete aurretiko galdetegia
Odola emateko baldintzak:
Odola eman dezakezu 18 eta 70 urte bitartekoa bazara (65 urte lehenengo aldiz balitz), 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude.
Emakumeek, urtean, hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, askoz jota, lautan.
Odol emateen artean bi hilabete, gutxienez, pasatu behar dira.
Odola eman aurretik, segurtasunagatik, bai emailearentzat zein jasotzailearentzat, osasun elkarrizketa egiten da, eta emailearen tentsioa zein hemoglobina maila begiratzen da.
Odola eman dezakezu:
Otordu arina eginda
Etorri odola ematera baina ez baraurik.
Ondo hidrataturik
Odola emateko ondo hidrataturik egon behar duzu.
Atseden harturik
Garrantzitsua da donazio gunera atseden hartuta etortzea.
Hepatitisa 12 urte bete baino lehen
Nahiz eta hepatitisa 12 urte izan baino lehenago izan baduzu.
50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu.
18 eta 65 urte bitartekoa bazara eta 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu.
Kolesterol altua
Zure odoleko kolesterol maila altua bada ere
Botikak
Nahiz eta ohikoenak diren botikak hartu.
Tatuaturik egon arren
4 hilabete itxaron behar duzu odola eman aurretik
Odola eman aurretiko galdetegia
Odola ematea komenigarria den baloratzeko, lehen urratsa balizko edozein arrisku-faktore detektatzera bideratutako galdetegi bati erantzutea da.
Dokumentu honetako galderak legez zehaztuta daude, eta emailearen eta etorkizuneko hartzailearen segurtasuna zaintzea dute helburu.
Galdera-sortari emandako baiezko erantzun batek ez du inola ere baliogabetuko zuzenean odola eman ahal izatea. Odola ateratzeko ardura duen medikuak erabakiko du, azken finean, odola aterako duen ala ez.
Esteka honetan kontsulta dezakezu inprimakia.
Bidaiak
Identifikazioa
Odola ematean, NAN, pasaporte, bizileku-baimena edo gidatzeko baimenaren bidez identifikatu beharko duzu zeure burua. Transfusio Zentroan dagoeneko erregistratuta bazaude, odol-emailearen karnetarekin nahikoa da, edo izen-abizenak eta argazkia duen agiriren batekin edo izen-abizenak eta NANaren zenbakiarekin