Plasma - donazioa

Behar ditugun 10.000 plasma-emaileetariko bat izan nahi duzu?

Eskatu hitzordua
plasma emateko

Plasma eman dezakezu 18 eta 65 urte bitartekoa bazara, 50 kg. baino gehiago pisatzen baduzu eta osasuntsu bazaude. Hemen aurki dezakezu informazio gehiago plasma eman dezaketenei buruz.

Plasma emanez gero, gutxienez, 15 egun itxaron behar duzu berriro odola eman ahal izateko. Baina, odola eman baduzu, hilabete 1 itxaron beharko duzu.

Zer da plasma?

Plasma likido gardena da eta odolaren bolumen osoaren %55 da. Plasman odol-zelulak aurki ditzakegu: globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak. Bere osaketaren %90 ura da, gehi gatz mineralak eta proteina asko, zeinek gure organismoaren funtzionamendu ona zaintzen duten; hauexek dira batzuk:
  • Immunoglobulinak, infekzioetatik defendatzeko eta babesteko.
  • Albumina, hainbat substantzia eta botika garraiatzen ditu eta ehunetara eramaten ditu.
  • Koagulazio-faktoreak: odolaren koagulazioa mantentzen duten proteinak.

    70 kiloko pertsona batek 5 odol litro inguru ditu eta horietatik 3 plasma dira.

Plasma donazioa

Plasma baino ez ematean, hau da, «plasmaferesia» egitean, odola erauzten da, banatzaile zelular baten bidez odol-zelulak banatzen dira, plasma gordetzen da eta gainerakoa bide beretik emaileari itzultzen zaio.

Donazioak 40-50 minutu iraungo du. Plasma gehien bat ura denez, emailearen suspertzea oso azkarra da, hori dela eta sarriago eman dezake. Hilabetero eman dezakezu plasma.

Zertarako erabiltzen dira?

Plasmaferesiaren bidez lortutako plasmak bi erabilera mota dauzka. Lehenengoa eta garrantzitsuena botikak lortzea da; kasu hauetan ez dago alternatibarik, lehengai hau, hau da, odol-emateetatik lortutako plasma ezinbestekoa baita. Zera lortzen da:

Albumina

Immunoglobulinak

Koagulazio-faktoreak

Eta beste elementu asko

Gure gaixoei lagunduko diezu?

Plasma ematea ezinbestekoa da gure komunitateko milaka
pazientek behar dituzten botika ordezkaezinak lortzeko.

Izan zaitez bereizten gaituena

Plasma ematen duzunean
berezia zara

Behar ditugun 10.000 plasma-emaileetariko bat izan nahi duzu?

Egunero daude plasma behar duten gaixoak, hemorragiak sendatzeko edo istripu larriak direla eta. Beste batzuek plasmaren barnean dauden proteinetariko bat behar dute.

Bete ezau galdetegia. Zurekin harremanetan jarriko gara donazioa emateko ondoen datorkizun eguna eta ordua zehazteko.

    Non eman nahi duzu plasma?

    Inoiz eman duzu plasmarik?