Zer eman
dezaket?

Odola emateaz gain, plasma, plaketak, organoak, ehunak, ama esnea, hezur-muina eta zilbor-hestea eman dezakezu.

GLOBULO GORRIAK (Hematieak)

Zertarako erabiltzen dira?
Odol-galtze handien kasuetarako:

PLAKETAK

Zertarako erabiltzen dira?:

PLASMA

Zertarako erabiltzen da?:

OTRAS DONACIONES

Además también podrás donar:

Odolaren osagaiei buruzko bitxikeriak.

ico_otrasdonaciones

Zer da odola?

Odola ez da fluido bat, ehun bat baizik. Odol osoa, zatikatu ostean, 3 osagaitan banatzen da: globulu gorriak (hematieak), plaketak eta plasma. Odol-emate bakoitzetik 3 odol-osagai hauek lortzen ditugu, bakoitzak erabilera ezberdinak ditu, eta 3 gaixori lagun diezaiekegu.

ico_sangre

Globulu gorriak

Globulu gorriek gasak garraiatzeko funtzioa dute, O2 birikietatik ehunetara eramaten dute eta CO2 ehunetatik birikietara deuseztatzeko. Globulu gorriak 40 gradu zentigradutara gordetzen dira eta 42 egun pasatuta iraungitzen dira. Hiru lurralde historikoen artean, egunean, gutxi gorabehera, 300 unitate globulu gorri erabiltzen dira. Anemiak, gaixo kronikoen tratamenduek, ebakuntzek, istripuak izandakoek eta odol asko galdu duten erditzeek globulu gorrien transfusioa beharko dute.

Plaketak

Plaketek funtzio koagulatzailea dute, eta eransgarri gisa jarduten dute arteriei, zainei edo kapilarrei eragiten dieten zauri edo lesioen kasuan. Bizitza laburrena duen odol-osagaia da (5-7 egun), eta giro-tenperaturan kontserbatzen da, etengabe mugituz, koaguluak sortzea saihesteko. Tronbopenia, edo plaketen defizita, ohikoa da leuzemia bezalako gaixotasunetan eta hainbat minbizi-motatan; hemorragia handiak sortzen dituzte, plaketen transfusioarekin bakarrik lehengoratzen direnak.

ico_plasma

Plasma

Plasma odolaren osagairik arinena da eta bolumen zirkulatzailearen %55 da. 70 kiloko pertsona batek 5 odol litro inguru ditu eta horietatik 3 plasma dira. -30 gradu zentigradutara izoztuta 3 urte iraun dezake. Bere osaketaren %90 ura da gehi proteinak eta gatz mineralak. Plasmaren proteina hauek zatikatzean ondoko odol-deribatuak eskuratzen dira: - Albumina (ehunetara hormonak eta sendagaiak garraiatzen dituen proteina). - Immunoglobulinak (infekzioetatik defendatzeko eta babesteko). - Koagulazio-faktoreak (zauririk dagoenean odoljarioa eteteko ardura dute).

Badakizu zer den plasmaferesia?