Ohiko
galderak
Aurrerapen mediko eta teknologikoak egin badira ere, oraingoz, ezin dugu odola egin eta pertsonen donazio altruistei esker baino ezin da lortu.
Odol-emate bakoitzetik 3 osagai ezberdin lortzen dira, bakoitzak erabilera ezberdinak ditu, eta haiekin hamaika gaixo ezberdini lagun diezaiekegu.
Odolak eta bere osagaiek bizitza mugatua dute:
- Hematien kontzentratuak 42 egun kontserbatzen dira.
- Plasma, izoztuta, 3 urtez gorde daiteke, baina etengabe erabiltzen da botikak egiteko.
- Plaketak 5 eta 7 egun artean gorde daitezke.
Elkarrizketa egiten den bakoitzean, beste herrialde edo beste leku batzuetara egindako bidaien berri eman behar da.
Munduan badira malaria edo beste gaixotasun batzuk izateko arriskua duten eremuak, transfusio baten bidez transmititu daitezkeenak. Horregatik, herrialde batzuk bisitatu ondoren, denbora bat itxaron behar da odola eman aurretik. Nazioarteko erakunde batzuek herrialde horiek zeintzuk diren zehazten dute, eta zerrenda etengabe aldatzen da. Bidaia laburra izan bada edo bisitatu duzun herrialdeak arrisku txikia badu, odola eman aurreko elkarrizketa egiten duen pertsonak baloratuko du.
Oro har, egon bazara:
Europan: odola eman dezakezu.
Europatik kanpo: kasu askotan, itzuli zarenetik hilabete itxaron behar duzu, baina malaria arriskua duten herrialdeen kasuan, gutxienez 4 hilabete itxaron beharko duzu.
Egunero erabiltzen da: Euskadin bost minutuan behin norbaitek odola behar du. Odola etengabe behar dugu, eta, beraz, odol-emateek ere hala izan behar dute. Odol-premia etengabea dugu gure erkidegoko gaixo kronikoak, ebakuntza kirurgikoak eta istripua izan dutenak artatzeko.
Odolaren edo haren osagaien transfusioa ezinbestekoa da egungo osasun-arretan. Bizi-itxaropena handitzeak, medikuntza intentsiboko unitateak sortzeak eta lehen berreskuraezintzat jotzen ziren gaixo batzuen behar garrantzitsu eta etengabeek odol-eskaria gero eta handiagoa izatea eragiten dute.
Odola emateak eguneroko ekintza izan behar du, autosufizientzia eta segurtasuna emango diguna, eta gure ospitaleak dituzten beharrei erantzuteko odol-osagaien eskuragarritasuna bermatu behar du. Gogoratu gizonek urtean 4 aldiz eman dezaketela odola eta emakumeek 3, betiere odol-emateen artean 2 hilabeteko tartea errespetatzen bada. Plasmaren kasuan urtean 25 aldiz eman daiteke.
- Odola emanez gure osasun-sistema sustatzen dugu eta gure gaixoak sendatzen ditugu.
- Odola emanez gure komunitatea hobetzen dugu eta jasangarriago eta solidariagoa egiten dugu.
- Odola emanez gure osasuna partekatzen dugu ez daukatenekin.